Hamaiketakoa

Sanjoanetako efemerideak eta Urkoren kontzertua

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko ekainaren 21a

Ostiralero bezala, hemen entzun ahal dituzue, ordubetean jasota, azken astean Tolosan jasotako albisteak eta elkarrizketak, baita agendaren tartean, datozen egunetarako aurreikusita dauden ekitaldien inguruko informazioa ere.

Sanjoanetako efemerideak

Ostegun Gizenaren eta Astelenitaren atzetik, agian, tolosar askorentzat urteko egun bereziena da ekainaren 24a. Bereziena baino gehiago, parte hartze handiena izaten duena da. Erraldoiek, udal korporazioak, musika bandak, bordon dantzariek eta eskopetarien alardeak izaera berezia ematen diete festari. 16 konpainiatan, 1.500 eskopetari inguruk hartzen dute parte, danbor hotsek eta txirula doinuek markatutako erritmora. Bi talde gidatzen, mende laurdena beteko dute, aurten, Josu Carrera Garciak, eta Iñaki Tadeo Mujikak. Segidan, biak entzuteko aukera izango duzue. Lehenik, Iñaki, eta ondoren, Josu. 25 urte hauetako ibilbidea eta San Joan egunak hartu duen itxura azaldu digute.

Urkoren kontzertua

San Joan festen hastapeneko egunean jarri dute Tolosako Musika Bandak, Jose Antonio Larrañaga Etxabe Urko abeslariaren kolaborazioarekin eskainiko duen kontzertua. Suziria lehertu eta ordu eskasetara izango da 20:30etan hasita, Euskal Herria plazan. Donostiarrak, bandaz gain, beti ondoan izan duen Javier Perez de Azpeitia piano jotzailearen laguntza izango du. Gelditu gabe dabil, azaro amaieran Argentinara joango baita beste proiektu bat dela eta. Aurrez, mende erdi batean euskal musikaren testuingurua nola aldatu den, eta gaurko kontzertua nola prestatu duten azaldu digu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!