Hamaiketakoa

Errepublikaren eguna, erromeria eta Mariborrera bidaia

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko apirilaren 11

Ostegunero bezala, hemen entzun ahal dituzue, ordubetean jasota, azken astean Tolosan jasotako albisteak eta elkarrizketak, baita agendaren tartean, datozen egunetarako aurreikusita dauden ekitaldien inguruko informazioa ere.

Gaurkoan, Tolosan azken astean bildutako albisteak ekarriko ditugu estudiora. Tartean, Fronton eraikineko ostalaritza-zerbitzua ustiatzeko aurkeztu diren proposamenak, Aiz Orratz-Veleta elkarteak sanjoanetarako sortu berri duen eskopetari konpainia eta adineko pertsonentzako eguneko arreta zerbitzuaren indartzea.

Bestetik, gainean ditugun Errepublika egunaren eta Udaberri Dantza Taldeak antolatzen duen Erromeriaren inguruko xehetasunak ere eman ditugu.

Horrez gain, KUP abesbatzak, Eslobeniako Maribor hiriko nazioarteko lehiaketa ospetsuan hartuko du parte. Mundu osoko abesbatza onenak biltzen ditu lehiaketak, eta talde tolosarra tartean izango da. Asteburu honetan hartuko dute parte, baina aurretik, bertako zuzendari den Aitor Imaz tolosarrarekin hitz egin dugu. Lehiaketaz, taldearen egoeraz eta abesbatzei aurreikusten dien etorkizunaz aritu gara berarekin hizketan.

Azkenik, datozen egunetarako herriko ekitaldien errepasoa egingo dugu, agendari ematen diogun begiradan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!