Erkki Zeberio ere Espainiako txapeldun

Ataria 2019ko uztailaren 9a

Argazkia: Atletico San Sebastian

Espainiako 20 urtez azpikoen atletismo txapelketan eskualdeko bi atletek urrezko domina lortu dute. Ander Uranga anoetarrak 200 metrotan eta Erkki Zeberio tolosarrak luzera jauzian.

Erkki Zeberio Atletico San Sebastian taldeko kidea da. Granollers-en jokatu diren Espainiako txapelketetan, bi domina lortu ditu. Urrezkoa luzera jauzian eta zilarrezkoa, Ander Urangarekin batera, 4x100 metro erreleboetan.

Luzera jauziko garaipena izugarria izan dela azaldu dute Atletico San Sebastian taldetik: "Azken aukera geratzen zitzaion eta seigarren postuan zegoen. Jauzia izugarria izan zen, 7,28 metro eta txapeldun".

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!