Talde bortxaketa izan zela salatu dute

Ataria 2019ko uztailaren 8a

Tolosaldeko Asanblada Feministak deituta elkarretaratzea egin dute Tolosako Plaza Zaharrean, Manresan 2016an izandako talde bortxaketa bat salatzeko.

Zazpi gizonek 14 urteko neska bat bortxatu zuten 2016an Manresan (Herrialde Katalanak) eta orain ari dira auzia epaitzen, Bartzelonako Lurralde Auzitegian. Fiskaltzak oraingoz, sexu abusu jarraitua leporatzen die zazpi gizonezkoei, baina sexu erasoa leporatzea ari da aztertzen, komunikabideen arabera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!