Iraileko hondartza bolei txapelketako zozketa 19:00etan egingo dute Ferialekuan

Ataria 2019ko uztailaren 8a

Nesken taldea osatze aldera eta informazio gehiago jasotzeko galdetegi bat zabaldu dute Toloboleikoek.

Iraileko hondartza bolei txapelketan izena emateko aukera amaitu da. Orain talde guztien artean zozketa egingo dute Toloboleikoek, multzoak zehazteko. Zozketa gaur 19::00etan izango da Ferialekuan, eta txapelketaren antolatzaileek parte hartzaileak eta nahi duena bertara gonbidatu ditu.

Nesken pista taldea taldekide bila

Tolobolei taldea osatzeko lanetan ari da, baina informazio zehatzagoa lortze aldera, galdetegi bat osatu dute, "bi minutuan egiteko modukoa". Jokalari izateko interesa, lehiakortasuna edo ez,... eta abarren inguruan betetzeko moduko galdetegia da. Hemen, lotura: https://forms.gle/3NrKEgh6MH9uosE7A

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!