Galtzaundi irakurle taldeak Josu Zabaletak itzulitako Pier Paolo Pasoliniren Gauza baten ametsa liburua proposatu du udaran irakurtzeko. Izan ere, irailaren 25eko hitzorduan liburu hori izango dute aztergai. 19:00etan elkartuko dira Tolosako kultur etxean, eta ohi bezala Yurre Ugartek gidatuko du saioa.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?