Uztailaren 12, 13 eta 14rako espeleologia irteera antolatu du Oargi Mendi Elkarteak. Ostiralean irtengo dira Tolosatik eta Ramales de la Victoria herrian egingo dute lo. Jende kopuruaren arabera aukeratuko da zein kobazuloetara joan. Bertikaletan ibiltzeko materialaz gain, frontala eta kaskoa eramatea eskatzen dute. Izen ematea astelehena baino lehen egin behar da, oargimendi@gmail.com helbidera idatziz edo 688 698 642 telefono zenbakira deituz.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?