Lizarren basoa eta Bordon dantzari eskainitako monolitoa inauguratu dituzte

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko ekainaren 21a

Lizarren basoa eta Bordon da 1 1561104644004
Lizarren basoa eta Bordon da 2 1561104645381
Lizarren basoa eta Bordon da 3 1561104646088
Lizarren basoa eta Bordon da 4 1561104646796
Lizarren basoa eta Bordon da 5 1561104647446
Lizarren basoa eta Bordon da 6 1561104648046
Lizarren basoa eta Bordon da 7 1561104648821
Lizarren basoa eta Bordon da 8 1561104649475
Lizarren basoa eta Bordon da 9 1561104650133
Lizarren basoa eta Bordon da 10 1561104650665
Lizarren basoa eta Bordon da 11 1561104651237
Lizarren basoa eta Bordon da 12 1561104651784
Lizarren basoa eta Bordon da 13 1561104652340
Lizarren basoa eta Bordon da 14 1561104652890
Lizarren basoa eta Bordon da 15 1561104653505

Atzo izan zen ekitaldia, Larramendi auzoko haur parkearen ondoan. 40 urte dira, ikerketa bati esker, Bordon dantza berreskuratu zela Tolosan. Aurrerantzean, 10 urtez behin, Larramendi auzoko eremutik hartuko dituzte San Joan egunean kaleak atontzeko erabiltzen dituzten lizarrak.

“Aurten, Bordon dantzaren aro modernoko 40. urteurrena dela eta, keinu polit bat iruditzen zitzaigun Lizarren basoa deituriko espazio berri bat zabaltzea” adierazi zuen Juan Urretabizkaia dantzariak. Horrela, bordon dantzariek, San Joan egunean goizean goiz kaleak apaintzeko jartzen dituzten lizar guztiei espazio fisiko bat eman nahi zaie, inguruko mendietan hartzeaz gain, Tolosan bertan ere aukera izateko.

Hori dela eta, Arramele ondoan, oraindik eraberritze fasean dagoen Larramendi auzoko haur parkearen ingurua, leku egokia iruditzen zitzaien bordon dantzariei nahiz udalari. “Orain, hamar urtez behin, bertatik lizar hostoak hartu eta kaleak horiekin atontzea da asmoa”, adierazi zuen Urretabizkaiak. Espazio hori gehiago nabarmentzeko, udalak monolito txiki bat jarri du. Honela dio bertako mezuak: “etengabe urberritzen delako”.

Patxi Amantegi zinegotziak eskertu egin zien bordon dantzariei urtero egiten duten lana. “Oso garrantzitsua iruditzen zaigu historiarekin jarraitzea. Sinboloak tokietara lotzea ezinbestekoa da. San Joan egunean Arrameleko ermitara etorriko gara, lizarrez atondutako kaleak igaro ondoren. Beraz, keinu polita iruditzen zaigu, jendeak tradizio hau zer den eta nondik datorren ulertu dezan”.

Helburua, lizarrak biltzera joateak eragiten duen mobilizazio masibo hori ekiditea edo gutxitzea dela nabarmendu zuen. “Lan hori autogestioan egingo da aurrerantzean. Bertatik hartuko da, gure herrian, gure lurretik datorren lizarra, gero, herriari eskaintzeko”.

Atzoko omenaldia, baina, ez da ekitaldi xumean geratuko. “Aurten egin dugu, baina hemendik hamar urtetara, 50 urte egiten dituzuenean ere benetako omenaldi bat gauzatuko da, oso ondo landutakoa, tolosarrok bihotzean eramango duguna”, gehitu zuen Amantegik.

Bordon dantzarien izenean ere, Urretabizkaiak esker hitzak izan zituen udalarentzat, espazio berria eskaintzeagatik. “Guretzako oso garrantzitsua da herrian horrelako toki bat edukitzea, eta egindako lan guzti horrengatik eskerrak jasotzea ohore bat da". Ondoren, agurra dantzatu zuten Xanti eta Miren Nazabal Udaberri Dantza Taldeko kideek. Ekitaldia amaitzeko, taldeko argazkia atera zuten Bordon dantzan parte hartzen duten dantzariek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!