Lau eta erdiko finalak, igandean, Beotibarren

Ataria 2019ko ekainaren 18a

San Juan Txapelketako azken partidak erabakita geratu dira. Hiru final jokatuko dira igandean, 17:00etatik aurrera, Tolosako sanjoanen barruan.

Tolosako lau eta erdiko San Juan Txapelketaren finalak erabakita geratu dira. Igandean, 17:00etatik aurrera, Tolosako Beotibarren jokatuko dira txapelaren lehiako partidak. Eskualdeko ordezkaririk ez da izango hiru finaletan.

Jubeniletan Gutierrezek eta De La Fuentek jokatuko dute finala. Azken hau da faboritoa, baina errioxarrak pilotari gogorra dela erakutsi du eta partida polita aurreikusten da.

Etorkizunekoen mailan, Julen Alberdi eta Arribillaga iritsi dira finalera. Zizurkildarra da faboritoa, kalitate handiko pilotaria delako. Hala eta guztiz ere, Arribillaga txapelketako ezustekoa izaten ari da.

Elite mailako finala Espinal eta Zubizarretak jokatuko dute. Partida parekatua ikusten da, baina Zubizarreta kaiolan bikain moldatzen den pilotaria dela kontuan hartuta, agian txapela gertuago izan lezake.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!