Naroa Merino eta Leire Salaberria, sukaldari gazte onenen artean

Ataria 2019ko ekainaren 17a

Basque Culinary Center-ek Euskal Herriko gaztetxoentzat antolatutako Sukaldean Sortzaile errezeta lehiaketaren bigarren edizioan hartu dute parte Orixe ikastetxeko DBH 2ko ikasleek.

'Aralar pastela' zuzenean prestatzeko aukera izan zuten finalean, bideo errezetari esker bertarako txartela lortu ondoren. Larunbatean izan zen finala, eta bi ikasleek diploma etxera eramatea lortu zuten.

Aiton-amonen errezetak oinarri hartuta, kutsu berritzailea eman eta sukaldeko errezeta bat prestatzea zen lehiaketaren helburua. 12-14 eta 15-17 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa da, eta 2 eta 4 lagun bitarteko taldetan hartzen dute parte.

Errezeta moldatu eta prestatu egin behar zuten partaideek lehen fasean, eta prozesua bideoan jasota, webgunera igo. Orixeko ikasleek, gehienez 4 minutukoa izan behar zuen bideo bat grabatu dute errezetaren jatorria, zergatia, errezeta, erabilitako produktuak eta tresnak eta azken emaitza azalduz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!