Energiaren superheroiak eredu

Eneritz Maiz Etxarri 2019ko ekainaren 7a

Energia aurreztea edota aurrezten ikastea helburu duen kanpaina martxoan jarri zuten martxan, eta gaur eman diote amaiera Superheroien I. Topaketarekin, Tolosan.

Tolosaldea Garatzenek eskualdera begira Abaltzisketan aurkeztu zuen egitasmoa, txikienei begirakoa izan da. Eta orain, Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira, eskualdeko gaztetxoentzat antolatu dute topaketa Zumardiaundian. Eguraldia ez da oso ondo portatu, baina Superheroiek ginkana eta jolasak egin dituzte, Intujairen eskutik. Izpi superheroia izan dute laguntzaile. Jarraian, Superheroien merendola egin dute, eta argazki batekin amaitu dute Energiaren superheroien festa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!