Hamaiketakoa

Langileen grebak eta ekintzailetza

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko apirilaren 4a

Ostegunero bezala, hemen entzun ahal dituzue, ordubetean jasota, azken astean Tolosan jasotako albisteak eta elkarrizketak, baita agendaren tartean, datozen egunetarako aurreikusita dauden ekitaldien inguruko informazioa ere.

Gaurkoan, Tolosan azken astean bildutako albisteak ekarriko ditugu estudiora. Tartean, Herrikide ikastetxeko irakasleen eta Tolosaldea Bus-eko langileen greba, Berazubi auzoko II. Gastronomika Jaialdia edota Hodeiertz abesbatzak egindako bidai berria.

Horrez gain, Aitor Lizartza ekintzaile tolosarrarekin izandako elkarrizketa etnzuteko aukera izango dugu. Tolosarra Mondragon Team Academy erakundeko zuzendaria da, eta berarekin hitz egin dugu aste honetan. Izan ere, datorren astean Tolosan ospatuko den EKIN, ekintzailetza jardunaldietan hartuko du parte, nazioarteko ekintzaile gehiagorekin batera. Jardunaldi hauen inguruan, eskualdeko ekintzailetasunaren egoerari buruz, eta gazteek ekiteko dituzten aukerei buruz aritu gara berarekin.

Azkenik, datozen egunetarako herriko ekitaldien errepasoa egingo dugu, agendari ematen diogun begiradan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!