Hamaiketakoa

Tolosa, musikarien herria

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko martxoaren 28a

Ostegunero bezala, hemen entzun ahal dituzue, ordubetean jasota, herriko azken berriak eta elkarrizketak, baita agendaren tartean, datozen egunetarako aurreikusita dauden ekitaldien inguruko informazioa ere.

Gaurkoan, Tolosan azken astean bildutako albisteak ekarriko ditugu estudiora. Batetik, KZguneko ikastaroen egitaraua zabaldu berri dute; bestetik, Jon Esnaola tolosarrak musikari gazte onenaren saria eskuratu berri du, eta azkenik, Oria ibaia garbitu dute.

Horrez gain, Miguel Angel Moreno tolosako ikasleen bandako zuzendariari eta Iñar Sastre piano joleei egindako elkarrizketen zati bana entzuteko aukera izango dugu. Lehenak, 25 urte daramatza Tolosako musika eskolako ikasleen banda zuzentzen. Bigarrenak, berriz, musika munduan ibilbide zabal eta oparoa egiten diharduen bitartean, disko berri bat atera du, eta bihar aurkeztuko du, Tolosan.

Azkenik, datozen egunetarako herriko ekitaldien errepasoa egingo dugu, agendari ematen diogun begiradan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!