Pasahitza (zaharra)

"Gure programa, kaletik bada ere, aurrera eramango dugu"

Ataria 2019ko maiatzaren 27a

Elkarrekin Podemosek ez du zinegotzirik lortu Tolosan. Iñigo Cabieces alkategaiak esan duenez, "emaitzak oso txarrak izan dira, bai Tolosan, bai eta orokorrean ere". Hori bai eskerrak eman dizkie babesa eman dieten herritarrei.

Udaletxean ordezkaritzarik lortu ez arren, lanean jarraitzeko konpromisoa azaldu du Cabiecesek: "Datozen lau urteetan ere kalean egongo gara eta gure programa kaletik bada ere aurrera eramango dugu".

 

Emaitzak:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!