"Ilusio handiz" dagoela esan du Villanuevak, eta "gustura" dagoela, "ez baitzen erraza". Giltza izango da Tolosan gehiengo absolutua zehazteko, eta horren inguruan galdetuta: "Ez daukat inolako arazorik EH Bildukoekin edozein lekura joateko, baina, akordioetara iristeko hainbat urte igaro beharko dira oraindik". Gainera, hobekien funtzionatu dugu EAJ eta alderdi sozialista akordioetara iritsi direnean".