Pasahitza (zaharra)

"Ezkerretik eraiki nahi dugu, eta PSErekin hitz egingo dugu"

Ataria 2019ko maiatzaren 27a

4.243 boto eskuratuta, EH Bilduk zortzi zinegotzi izango ditu legealdi berrian Tolosan. Andu Martinez de Rituertok adierazi duenez, "lana ondo egitea" jarri zuten erronka moduan, eta "harro" daude egindakoaz.

Emaitza historikoa eskuratu zuen koalizioak atzoko udal hauteskundeetan. Bere ustez,"ilusioa pizteko" gai izan direlako. Ondorioz, "bide egokian" daudela uste du.

Aterik ez duela ixten dio: "Gure proiektua soziala da, ezkerretik eraiki nahi dugu herria, eta PSEkoekin hitz egingo dugu". Hori bai, PSEk eta EAJk azken urteetan egin dituzten kontuan hartuta, ziurrenik bide beretik jarraituko dutela uste du: "Harritzekoa litzateke Tolosa salbuesoena izatea, baina, nork daki, atea ez dugu itxiko eta egun hauetan patxadaz hitz egiteko aukera egongo da".

 

Emaitzak:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!