Pasahitza (zaharra)

"Gehiengoa ez digu alderdi sozialistak emango, herriak eman digu"

Ataria 2019ko maiatzaren 27a

EAJk irabazi du Tolosan, 4.461 botorekin, eta zortzi zinegotzi izango ditu legealdi berrian. Ospatzeko gaua izan dela adierazi du Olatz Peon EAJren alkategaiak, eta eskerrak ematekoa baita ere, "horrelako proiektu bat aurrera ateratzeko herritar askoren laguntza eta babesa behar baita".

Zortzi zinegotzi izango ditu EH BIlduk, eta PSE-EEk zinegotzi bat, beraz, giltza izango da. Jeltzalearen arabera, baina, Tolosaren egoeran ez luke hori nabarmenduko: "Zinegotzi bakarra duena giltza izatea ez nuke azpimarratuko, gehiengo absolutua emateko aukera izango du, baina, azkenean boto gehien lortu dituena izango da gobernu taldean egongo dena. EAJri gehiengoa ez dio alderdi sozialistak emango, herriak eman dio".

Orain bilerak egingo dituztela gainerako alderdiekin azaldu du Peonek, "bakoitzak dituen programak ikusteko". Bere ustez, "herriak gobernu eta oposizio sendoa behar du".

 

Emaitzak:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!