"EAJk deliturik egin ote duen edo ez ikertzen hasi da Tolosako Hauteskunde Batzordea"

Ataria 2019ko maiatzaren 23a

EH Bilduk eguerdian Hauteskunde Batzordean salaketa aurkeztu du, "baliabide publikoak, udal tresnak, alderdi politiko baten alde erabiltzeagatik". Hiru epaile eta idazkari batek osatzen duten Hauteskunde Batzordeak ordubetera erantzun die, ikerketa martxan jarri dutela esanaz.

"Salaketa eta frogak ikusirik, EAJk deliturik egin ote duen aztertzen hasi da Tolosako Hauteskunde Batzordea", zabaldu du EH Bilduko ordezkari legalak sare sozialetan 13:30ak inguruan. Salaketa EH Bilduk jarri du 12:10ak aldera, eta 13:00ak baino lehen erantzuna jaso dutela adierazi dute. Salaketaren oinarrian Tolosako Udalaren Facebook kontuaren bidez zabaldutako mezuak daude. Goizean, Tolosako PSE-EEk eta EH Bilduk udalaren kontu hori alderdikeriaz erabiltzea leporatu die EAJri. EH Bilduren prentsa oharrean azaltzen zenez, Hauteskunde Batzordean salaketa jartzea aztertzen ari ziren. Pauso hori eguerdian eman dute: "Segidan erantzun digute, salaketaren testua eta dauden frogak ikusita. Orain Hauteskunde Batzordeak erabaki behar du deliturik dagoen edo ez. Balego, fiskaltzaren eskuetan geratuko da auzia, eta ondoren epaiketa eta zigorrak etorriko lirateke. Hauteskunde delitua ez da nolanahiko kontua".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!