Tolosako alkategaien arteko mahai inguru irekia

Ataria 2019ko maiatzaren 16a

Maiatzaren 20an, astelehenean, Tolosako bost alkategaien arteko mahai ingurua egongo da Topic-en, 18:30ean. Tolosaldeko Ataria-k zuzenean eskainiko du ataria.eus webgunearen bidez eta Ataria Irratian bertan gertatzen den guztia. Herritarrek bertaratu eta galderak egiteko aukera izango dute.

Olatz Peon (EAJ) , Andu Martinez De Rituerto (EH Bildu), Joxemari Villanueva (PSE-EE), Peio Atxukarro (PP) eta Iñigo Cabieces (Elkarrekin Podemos) Topic-en elkartuko dira maiatzaren 20an, mahaiaren bueltan. Tolosaldeko Ataria-k eta 28 Kanalak elkarlanean antolatutako ekitaldia ataria.eus webgunean eta Ataria Irratian zuzenean jarraitu ahalko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!