Nerea Eizagirrek Espainiako kopa irabazi eta historia egin du Realarekin

Ataria 2019ko maiatzaren 11

Emozioz beteriko futbol partida izan da Atletico Madrid eta Realak Granadan jokatu dutena. 1-2ko emaitzarekin nagusitu dira txuri urdinak.

32 urte ondoren Realak Espainiako Kopa irabazi du. Nerea Eizagirre tolosarra hasierako hamaikakoan atera da zelaira, Granadan jokatu den finalean. Atletico Madrid izan da markagailuan aurrea hartu duena, baina hiru minutura txuri urdinen berdinketa iritsi da, Palaciosen eskutik. Partida, finala eta kopa erabaki duen gola bigarren zatian etorri da, 61. minutuan. Taldeko jokaldi baten ondoren Nahikarik gol bikaina lortu du. Hortik amaiera bitarte izugarri sufritzea tokatu da, baina trofeoa Realak irabazi du Ligako txapeldun handiaren aurka.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!