Piztu dituzte parrilak HARAGI topaketarentzat

Ataria 2019ko maiatzaren 9a

Hasi du HARAGIk bere festa T 1 1557428881106
Hasi du HARAGIk bere festa T 2 1557428881662
Hasi du HARAGIk bere festa T 3 1557428882155
Hasi du HARAGIk bere festa T 4 1557428882659
Hasi du HARAGIk bere festa T 5 1557428883505
Hasi du HARAGIk bere festa T 6 1557428884637
Hasi du HARAGIk bere festa T 7 1557428885693
Hasi du HARAGIk bere festa T 8 1557428887087
Hasi du HARAGIk bere festa T 9 1557428888463

HARAGI topaketen bigarren edizioari gaur eman diote hasiera. Goizean Donostian egindako kongresu batekin hasi dute eguna eta iluntzean, Tolosan eman diote festari bidea Botarri jatetxean egindako topaketen irekierarekin.

Datozen egunetan, maiatzaren 12ra bitarte, Tolosan eta Basque Culinary Centerren HARAGI topaketa ospatuko da. Gaur iluntzean eman diote hasiera Tolosan ospatuko den festari, Botarri jatetxean egindako irekierarekin. Gonbidatuek afari ibiltaria egingo dute lau erretegitan barrena:  Botarri, Burruntzi, Casa Nicolas eta Casa Julian bisitatuko dituzte, bertako produktuak dastatuz.

Bihartik igandera bitarte, parrilak piztuta edukiko dituzte leku bat baino gehiagotan, eta parrilan erretako bertako txuletaz gain, mundu osoko hainbat jaki dastatzeko aukera egongo da.

EGITARAUA

MAIATZAK 10, OSTIRALA

21:00. Afaria HIKA txakolindegian.

MAIATZAK 11, LARUNBATA

9:00. Erakustaldien hasiera (Euskal Herria plaza). Gonbidatuak: Uruguayko Diego Perez Sosa eta Txomin Parrilla.
12:00-13:30. SUA espazioa. Tolosako erretegietan barrena (30 minutuero). Tolosako txuleta tradizionala ezagutzeko esperientzia gastronomikoa, bertako parrilleroen eskutik. Mozketa teknikak, brasa pizteko modua eta txuleta erretzeko gako nagusiak irakatsiko dira. Ondoren, dastaketa. Iraupena: 30 minutu.
12:00-15:00. Dastatzea
15:00. Erakustaldiak. Parte hartzaileak:Txomin Parrilla, Joxean Goay, Barriola harategia eta Yilmaz Öztürk turkiarrak.
19:00-20:00. Dastatzea

MAIATZAK 12, IGANDEA

9:00. Erakustaldiaren hasiera. Gonbidatuak: Txileko Carolina Carriel eta Isidora Diaz eta Txomin Parrila.
12:00-14:00. Dastatzea
13:30-14:30. Bazkaria. 'Txuleta menua'. Tolosako erretegietako menu tradizionala, bertako lau erretegietako parrileroen eta nazioarteko gonbidatuen eskutik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!