Pasahitza (zaharra)

"Erabakitzeko eskubidea legeztatu behar dugu, posible da, eta horretara goaz"

Ataria 2019ko apirilaren 2a

Gure Esku Dagok fase berri bati ekin dio. Erabakitzeko eskubidea lege bihurtu nahi du, eta ekimen bat bultzatuko du etorkizuna erreferendum bidz erabakitzeko. Jone Amonarriz herri mugimenduko komunikazio arduradunak eman ditu xehetasunak.

"Ez gara hutsetik abiatzen, sei urteko ibilbidea egin dugu, eta epe labur horretan pauso esanguratsuak eman dira", azaldu du tolosarrak. Etapa berrirako helburu argiak markatu ditu Gure Esku Dagok, eta horretarako, pauso eraginkorrak eman nahi ditu. Hori bai, testuinguru honetan hainbat horma eta harresi izango dituela parez pare jakitun dira herri mugimenduko kideak, eta horiek gainditzeko beharra adierazi dute. "Erabakitzeko eskubidea delitu bilakatu nahi dute, beraz, arazoa baldin bada erabakitzeko eskubidea ez dela legezkoa legeztatu egin behar dugu, posible delako, eta horretara goaz, etorkizuna erreferendum bidez erabaki ahal izateko".

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!