Iñigo Cabieces izango da Ahal Duguren hautagaia

Ataria 2019ko mar. 29a, 14:20

Udal hauteskundeetarako hasierako zerrenda aurkeztu du Tolosako Ahal Dugu-Podemosek. Sei kideren izenak eman dituzte.

Ahal Dugu-Podemos taldeko Tolosako sei zerrendaburuak:

1. Iñigo Cabieces

2. Rocio Fraga

3. Sukru Karakus

4. Jone Varela

5. Edurne Lecuona

6. Julen Gonzalez

Cabiecesek Ahal Dugu-Podemosen zerrenda buruan joatea berarentzat ohore bat dela azaldu du. Baina aurkezpen ekitaldia euren buruaz hitz egiteko ez dutela deitu esan du ondoren: "Bizi politikoan protagonistak bizilagunak dira. Aste honetan euren burua txalotzen ikusi ditugu Tolosako udal politikariak, euren lana baloratzerako garaian. Ahaztu dute gazte asko kanpora joan beharrean izan dela, euren babeserako politika publikorik ez dagoelako. Pertsona guztientzat politika publikorik ez dagoela esan nahi dugu; ez dela hori bermatzen". Zerbitzu publikoen inguruan ere hitz egin du Iñigo Cabiecesek, bi adibide aipatuz: autobus zerbitzua eta Usabal kiroldegia. Tolosarren babesa jasoz gero, bi zerbitzu horiekin dauden harremanak aztertzeko konpromisoa hartu dute, eta "adostutakoa ez baldin bada betetzen berriro publifikatuko genituzke, udal gestiora itzuliz eta bertatik kudeatuz". Osasun publikoaren aldeko hitzak ere izan dituzte Ahal Dugu-Podemoseko kideek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!