EAJ-k udal hauteskundeetarako osatu duen taldea aurkeztu du

Ataria 2019ko martxoaren 29a

Alkategaia Olatz Peon Ormazabal izango da. Jokin Bildarratz eta Mirentxu Etxeberria alkate ohiek itxiko dute hogei kideko zerrenda parekidea.

EAJ-ren udal hauteskundeetarako zerrenda:

1. Olatz Peon Ormazabal

2. Begoña Tolosa Mendia

3. Nerea Letamendia Belloso

4. Patxi Amantegi Zubiria

5. Joseba Ormazabal Lopez

6. Egoitz Sorozabal Iturain

7. Xabier Balerdi Tolosa

8. Izarne Iglesias Garcia de Iturrospe.

9. Maite Ruiz de Eguilaz Ezkiaga.

10. Xabier Iturbe Pasaban.

11. Helene Ezkiaga.

12. Itxaropena Urkiola.

13. Angel Izagirre.

14. Leire Zabala.

15. Iñaki Ormazabal.

16. Jon Zalduendo.

17. Itziar Muñoa.

18. Jokin Azkue.

19. Jokin Bildarratz.

20. Mirentxu Etxeberria.

Maiatzaren 26an udal hauteskundeak izango dira. Tolosako EAJ-k bere zerrenda osoa aurkeztu du gaur eguerdian. "Lanerako talde sendoa aurkeztu dugu ekindako bideari jarraipena eman eta etorkizuneko Tolosa eraikitzen jarraitzeko", adierazi dute jeltzaleek.

Olatz Peon alkategaiak azaldu ditu Tolosako EAJ-ren helburuak zeintzuk izango diren: "Pertsonak ardatz dituen tolosarren ongizatea; tokiko ekonomia eta enplegua sustatzea; pertsonei egokitutako herria eraikitzen jarraitzea; beharrezkoak diren azpiegiturak bermatzea; gure nortasuna eta kultura babestu eta euskararen erabilera indartzea eta partaidetza bultzatzea".

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!