Etxeko txikienak ez ditu beldurtu eguraldi kaskarrak eta zezentxoen aurrean korrika egiten ausartu dira. Ikusle gehiegi ez bazegoen ere, dozenaka haur sartu dira zezen plazako hondarretara. Gainera, pottoken gainean ibiltzeko aukera ere eduki dute. Arratsaldea Kalean txarangak alaitu du eta ondoren, kalejira egin dute Piñata igandea borobiltzeko.