'Patxi' karrozak eskuratu du sari nagusia

Ataria 2019ko martxoaren 9a

Topiceko areto nagusian banatu dituzte 2019ko karroza eta konpartsen lehiaketako sariak. Aurten 95 aurkeztu dira.

Zazpi kidek osatu dute epaimahaia: Tolosako Udalaren bi ordezkarik (Jaiak eta Berdintasun sailetakoak) eta inauterietako karroza eta konpartsen lehiaketako ohiko parte hartzaileetako bost ordezkarik. Sari banaketa ekitaldia Pablo Dendaluzek prestatutako inauterien laburpen bideo batekin abiatu da.

Ondoren banatu dira sariak. Guztiek txapela bana jaso dute.

Karrozen lehen saria: Patxi. Izaskungo jatetxearen itxiera islatzen zuen karroza

A taldea, 25 lagun baino gehiagoko konpartsen lehen saria: Udazkena

B taldea,12 eta 25 lagun bitarteko konpartsen lehen saria: Karthoben

C taldea, 6 eta 11 lagun bitarteko konpartsen lehen saria: Ezkontza erreportaia

Karroza edo konpartsa berdinzaleenaren saria: Akelarre

Karroza honek banderola berdinzalea ere eskuratu du, iaz kategoria berean saritutako taldearen eskutik. Banderola hau urtez urte karroza berdinzaleenak eramango du eta eskuz esku igaroko da. Berdintasunezko emakumezkoen eta gizonezkoen arteko harremanak indartu, emakumezkoen parte hartzea eta protagonismoa nabarmendu eta berdintasunean eta sexu genero aniztasunaren aldeko mezu sinbolikoen eta kulturalen sorrera sustatzea du jomuga.

Saridun guztiek, amaieran, Pablo Dendaluzek berak gauzatu duen inauterien jarraipena eraman dute usb batean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!