Tolosaldeko Asanblada Feministako kideei, eskualdeko emakume askori bezala, ez zaie berehalakoan ahaztuko 2019ko Emakumeen Nazioarteko Eguna. Asanbladako kide den Eli De Arribak, orain arte gaurko egunak utzitakoaren lehen balorazioa egin du. "Oso ondo goaz, eta jendea oso gustura dago. Gainera, parte hartzen ari direla ikusteak ilusio berezia pizten du".
3500 pertsona zenbatu dituzte manifestazioan; auto karabanan, berriz, 100 emakume bildu dira; Oargi elkartean gizonezkoek antolatutako zainketa gunean 22 haur izan dira; eta bazkari autogestionatuan, 120 emakume elkartu dira. Zifretatik haratago, jendea izaten ari den jarrera nabarmendu nahi izan du.
Manifestazioan espero zen jende gehien, eta hala gertatu da. "Iaz izandako esperientzia errepikatu nahi izan dugu, eta antzekoa izan da. Egia da, ez dugula pasa den urteko daturik, eta beraz, zaila da konparaketa zehatzak egitea, baina sentsazioa ".
Gaurkoa, emakumeek bizi duten borrokan gaudela ikusarazteko eta egoera salatzeko eguna dela dio. "Kalera ateratzeko eguna da. "Honek, ordea, urteko egun guztiak hartu behar ditu, 365ak. Urte guztiko lana da, emakume guztiona. Bizitzak erdigunean jartzeko, eguneroko lana kontutan izan behar da".