Kuttunak "pozik eta umoretsu"

Ataria 2019ko mar. 4a, 17:36

Horrela ari dira inauteriak pasatzen aurtengo Kabi Alai kuttunak:

Zaldunita taldeko Xabier Garikano inauterietako giroaz bustitzera atera da kalera. "Ondo esan beharko, baina, Ostegun Gizenetik etxean egon behar izan dut. 88 urte ditut, eta oso motel nabil" esan digu. Gaur, ordea, indartsu eta kentsuago sentitu du bere burua, eta animatu egin da: "une batean emaztearen amantala arrosa ikusi dut, hori jantzi eta kalera atera naiz". Inauteriak barruan, odolean, daramatza Garikanok, eta aurten ere ezin die hutsik egin. Herritar guztiak gonbidatu ditu ondo pasatzera.

Zaldunita taldeko Txepe Agirrezabala "pozik eta umoretsu" harrapatu dugu kalean. Ostegun Gizenean txupinazoa botatzeko ardura izatea "esplikatu ezinezko zerbait" izan zela kontatu digu. "Zoragarria eta oso polita" izan zela esan du. Ostegun Gizenetik "lasai lasai" doazela inauteriak kontatu digu. Astelenita arratsaldean gozatuko duela pixka bat, eta biharko eguna, asteartita "topera" gozatuko duela esan digu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!