San Frantzisko pasealekutik irratsaio berezia eskaini du Ataria irratiak, festaren erdigunearen lekuko zuzena izan delarik. Veneziako inauterietatik etorritako gondoleroak, ACDC taldekoei omenaldia egin dien taldea, Turkiara ilea luzatzeko tratamendua egitera doazenak... izan ditugu gure mikrofonoetan, eta baita, Kabi Alai elkarteko Patxi Amiano eta aurtengo Kabi Alai kuttun den Zaldunita taldeko Txepe Agrrezabala eta Xabier Garikano ere.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?