Gaur inauterietan zer? Asteartitako egitaraua

Ataria 2019ko martxoaren 5a

06:00etan hasiko da inauterietako azken eguneko egitaraua, txistularien Alboradarekin. Ondoren Pattar zezena, txaranga, karroza eta konpartsak eta dantzaldia egongo dira, besteak beste.

ASTEARTITA, martxoak 5

  • 06:00. Udal txistulari bandak Alborada joko du udaletxeko arkupetan, Berdura plazan eta Felipe Gorriti plazan.
  • 08:00. Elkarteetako txarangek alaituta, Pattar zezena zezen plazan.
  • 11:00. Plaza Berrian sokamuturra Urdiña Txiki txarangak alaituta.
  • 11:00. Karroza eta konpartsen irteera.
  • 12:00. Plaza Berrian txarangen bilkura: San Esteban, Sukalde, Arco Iris eta Txapel Haundi txarangen eskutik. Euria bada, Berdura plazan. Ondoren kalejira Gaztelako Ateraino.
  • 15:45. Herriko txistulari bandak, ohiturazko ibilbidea eginez, Idiarena joko du.
  • 16:00. Sukalde, San Esteban eta Kabila txarangekin. Plaza Zaharretik zezen plazara.
  • 16:30. Zezenak zezen plazan, txarangak eta txistulariak ariko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren kalejira.
  • 19:00. Dantzaldia Berdura plazan Sukalde, San Esteban eta Kabila txarangekin.
  • 23:30. Incansables Zaharrak txarangaren irteera.

[Inauterietako egitarau guztia, klik batean]

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!