Veneziatik Jamaikaraino, Autobus Magikoan

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko martxoaren 4a

Tolosa eta Ibarrako aisialdi taldeetako kideek, mota desberdineko eta munduko leku ugarietako mozorro eta dantzekin hartu dute, goizean, San Frantzisko pasealekua. 1.500 kide inguru ari dira parte hartzen.

Kazkabarra, Kirikiño, Txiribitu, Atsedena, San Bernardo eta Ttenttek dira, urtero bezala, Tolosako Astelenita egunean pate hartzen ari diren taldeak. Bakoitzak gainerakoen aurrean leku berean dantzatu ondoren, ilaran joan dira San Frantzisko pasealekuan behera, dantzatzeko txandak errespetatuz.

Kazkabarrakoak, berebiziko espioiez eta Jerry nagusiaz mozorrotu dira; Kirikiñokoak, txitoz; San Bernardo taldekoak, Disneyren Vaiana filmeko pertsonaiaz; Txiribitukoak, rastafariz; Atsedenakoak, Autobus Magikoa marrazki biziduneko pertsonaiez; eta Ttenttek taldeakoak, berriz, Veneziako inauteriaz. Guztiek ere kantu eta koreografia desberdinak erabili dituzte.

Goizean ez ezik, arratsaldean ere dantzak egiteko tartea hartuko dute. Lehenago, baina, zezen plazako zezen festaz gozatzeko aukera dute.

San Bernardo:

Txiribitu:

Atsedena:

Kazkabarra:

Ttenttek:

Kirikiño:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!