Originaltasunak bizirik dirau

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko martxoaren 4a

Atzo bezala, gaurkoan ere toki handia hartu du irudimenak Tolosan. Azken urtean nazioartean albiste nagusi izandako gaiez gain, herriko zenbait gertaera parodia bihurtu dituzte talde eta kuadrillek.

Japoniako Buruhandi eta Erraldoien konpartsa, Lolita eta Doraemon erraldoiekin, dantzariekin eta dultzaineroekin iritsi da Tolosara. Rock talde batek ere kontzertua eskaini du Artxibo atarian, eta izan da San Frantzisko pasealekua aireportu bilakatu duenik ere, Istanbulerako hegaldia hartzeko zain baitzeuden zenbait herritar.

Horiez gain, ipotxak, Batukada Feministako kideak, Fredy Mercuryren bat edo beste, Gondolan heldutakoak, Frantziako Txaleko Horien protesta, eta Puro Relajo talde mexikarraren kontzertuak izan dira protagonistak.

Barre, algara eta izuren bat edo beste eragin duen mozorroa, berriz, semaforoarena izan da. Zebra bidean ezarri dira, oinezkoen trafikoa gidatzeko asmoz.

Bideoa: Irene Irurzun

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!