Zaldunita goizak zuzeneko saioan emandakoa

Ataria 2019ko martxoaren 3a

San Frantziskotik saio berezia eskaini dugu. Zuzenean aritu gara Ataria Irratian, eta era guztietako pertsonaiak gerturatu ditugu gure mikrofonoetara.

Bakarka nahiz taldeka, baina guztiak umoretik tiraka. Eap musikariak, toreroak, 'Un, dos, tres' telebistako saio mitikoko pertsonaiak, Udazkena taldeko dantzariak, pentsiodunak, Urrezko jaiotza, Uzturreko Alde Ilunerako Espazio Misioa, eta abar luze bat.
 
Irudimenak eta ideia originalen emariak gainezka egin du, gaur, Tolosako kaleetan. Era guztietako mozorroak edota antzezlanak ikusteko aukera izan da. Guk ere horietako asko guregana ekarri ditugu. Guztiek zuten mozorroa janzteagatiko arrazoi edo aldarrikapen bat. Entzun guztiak hemen:
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!