Dianak esnatu du Zaldunita

Irati Urdalleta 2019ko martxoaren 3a

Beste urte batez ez dute hutsik egin tolosarrek. Pijama eta etxeko zapatilak soinean, Dianara atera dira. Alde Zaharra festaz, abestiz eta dantzaz bete dute.

Abestiak agindu bezala, jeiki dira tolosarrak ohetik, baina pijamak erantzi gabe atera dira kalera, gaur diana tokatzen baitzen. 8:00etan Gorriti plazan zuten hitzordua. Haur, gazte nahiz helduek elkarri besotik heldu diote eta alde zaharreko kaleak igaro dituzte jeiki, jeiki abestuz. Musika bandak jotako doinuekin dantzan ere aritu dira plazetan egindako geldialdietan. Inauteriek beste behin ere alaitu dituzte tolosarrak, eta eguraldia lagun, bi ordu pasako ibilbidea egin dute. Plaza Berrian amaitu da Diana, eta ondoren, gehienak kafetegiren batera joan dira gosaldu eta indarrak berreskuratzera. Oraindik Zaldunita egun luzea dute aurretik.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!