Gaur inauterietan zer? Zaldunitako egitaraua

Ataria 2019ko martxoaren 3a

Iritsi da azkenean mozorro festa. Aurrez, ordea, esnatu eta ezer prestatu gabe bere horretan kalera jaitsi behar da 08:00etarako. Ikustekoa izango da Diana.

ZALDUNITA, martxoak 3

  • 08:00. Diana, Tolosako Musika Bandarekin.
  • 08:45. Herriko Txistulari Bandak ohiko ibilbidea eginez, Inauterietako Zortzikoa joko du.
  • 10:00. Txarangen irteera.
  • 11:00. Plaza Berrian sokamuturra Urdiña Txiki txarangarekin.
  • 11:00. Karroza eta konpartsen irteera.
  • 15:45. Udal Txistulari Bandak Idiarena pieza joaz egingo du ohiko ibilbidea.
  • 16:00. Kalejira Alcoyano, Aiz Orratz eta Txapel Haundi txarangekin, Plaza Zaharretik zezen plazaraino.
  • 16:30. Zezenak zezen plazan, txarangak eta txistulariak ariko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren, kalejira.
  • 19:00. Txosnagunean kontzertua: Laket.
  • 19:00. Dantzaldia Berdura plazan Alcoyano, Aiz Orratz eta Txapel Haundi txarangarekin.
  • 22:30. Txosnagunean Igo al deu, Bake Faltsua eta DJ Jotatxo taldeen kontzertua.
  • 23:30. Kalean eta Oriako txarangak kalez kale.

[Inauterietako egitarau guztia, klik batean]

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!