Zaldunak ere helduen danborradan

Ataria 2019ko martxoaren 2a

Gaztetxoen lekukoa hartu dute iluntzean helduek, Plaza Zaharretik, Triangulorako bidea eginez.

Ostegun Gizeneko Aurrera elkartearen danborradaren ostean Ostiral Mehekoak jarraitu zuen, eta horien lekukoa hartzen lehenak Aiz Orratz elkarteak antolatutako gaztetxoena izan da arratsaldean. Iluntzean, berriz, helduen txanda izan da. Kasu honetan, iaz hasitako bideari jarraiki, Plaza Zaharrean eman diote hasiera. Hala, bertan ikusi ahal izan dira ohiko kosakoen dantzak, eta entzun danborradaren lehen burrunbak. Pasa den urtean bezalaxe, aurten ere, Galtzaundi pieza jo dute danborradaren hasieran, eta herritarrek ederki jarraitu duten kantuan danborren erritmora. Berritasuna danborradari lagundu dien zaldiek jarri dute, ekitaldiari ukitu berezia emanez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!