Elkarretaratzera deitu du mugimendu feministak, bart gaueko erasoa dela eta

Ataria 2019ko martxoaren 2a

19:00etan Trianguloan jarri dute hitzordua, elkarretaratze zaratatsurako.

Bart gauean emakume bati ukituak egiteagatik, 30 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, Tolosan. Eraso matxista salatu eta inauteriak aske bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko, Tolosaldeko Asanblada Feministak elkarretaratze zaratatsua antolatu du, iluntzerako.

19:00etan izango da, Trianguloa plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!