Emakume bati sexu erasoa egiteagatik gizonezko bat atxilotu dute

Ataria 2019ko martxoaren 2a

Goizeko 03:15ean gertatu da Tolosako San Frantzisko pasealekuan eta emakume bati eraso egitegatik 30 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak eman du erasoaren berri. Ertzainek bi emakumezko korrika ihes egiten ikusi dituzte eta zer gertatzen ari zen galdetzera gerturatu dira. Erasoa jasan duen emakumeak adierazi du gizonezko batek, bere borondatearen aurka, ukituak egin dizkiola.

Ertzainak gizonezkoaren bila hasi dira inguruan eta kale kantoi batean harrapatu dute. Atxilotu egin dute sexu askatasunaren aurkako delitua leporatuta eta epailearen esku utzi dute goizean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!