Bi taldetan banatuta egin dute kalejira dantzari txikiek. Batzuk, Alde Zaharrean ibili dira, eta besteak Lopez-Mendizabal pasealekuan eta Alondegi plazan. Guztiek bat egin dute Trianguloa plazan eta, azken geldialdia, Euskal Herria plazan egin dute. Dantza egin ondoren, hamaiketakoa egiteko aprobetxatu dute eta egunari amaiera eman diote.