Ozen entzun dira txistularien doinuak

Ataria 2019ko martxoaren 1a

Ostiral Meheko goiza alaitu du beste behin Ozenki Txistulari Taldeak inauterietako doinuekin. Ion Garmendiak lehenengo aldiz gidatu du taldea.

Musika Eskolako taldea da Ozenki Txistulari Taldea, eta bertako zuzendaria txistu irakaslea izatea da, eta baita Tolosako Txistulari Bandako zuzendaria ere. Garmendiarentzat lehen inauteriak dira kargu horietan. "Oso ondo doa esperientzia", esan du Garmendiak. "Urte pila bat daramatzagu hemen ateratzen txistulari bezala bakarrik, eta badakigu nola diren kontuak".

Aurten 45 musikari inguru elkartu dira, eta Tolosako Musika Eskolako ikasle eta ikasle ohiez gain, Loatzo Musika Eskolakoak eta beste hainbat herritako txistulariak ere etorri dira Tolosara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!