«Igandeko egun osoa, oso polita dela iruditzen zait»

Eneritz Maiz Etxarri 2019ko mar. 1a, 19:59

Ez daki seguru zergatik, baino txikitatik ditu gustuko inauteriak Gaizka Jauregi bedaiotarrak; parrandazaletzat du bere burua, eta egun bat aukeratzekotan, Zaldunita aukeratuko luke.

Gaizka Jauregik (Bedaio, 1992) ez du hutsik egiten Tolosako inauterietan. Gustuko du mozorrotzea, eta urtero errepikatzen duen mozorroa du sevillanarena.

Gaurtik hasi eta egunero ibiliko zara Tolosako inauterietan?

Bai bai, dudarik egin gabe ibiliko naiz Tolosan. Larunbata ezik, beste egun guztietan. Lehen astearteetan ere joaten nintzen, baina orain ez, asteazkenean lanera joan beharra daukadalako!

Zergatik dituzu gustukoak inauteriak?

Ez dakit zer esan. Batetik, parrandazalea naizelako oso, eta bestetik mozorrotzea gustatzen zaidalako, eta baita txarangak ere. Denetatik pixka bat.

Txikitatik sartu dizute harra?

Nik uste dut baietz. Amezketako eskolan txiki-txikitatik urtero mozorrotzen ginen, eta nik uste dut txikitatik giro horretan sartuta gabiltzala.

Zein da zuretzat Tolosako inauterietako egunik gustukoena?

Igandea esango nuke. Ostegun Gizena ere gustatzen zait, baina igandeari beste xamar bat hartzen diot; mozorroarekin gaudelako.

Eta noiz disfrutatzen duzu gehiago, egunez ala gauez?

Igandean, esaterako, egunez nahiago dut. Egunekoa oso polita izaten da, nahiz eta gero, gaua ere luzatu egiten dugun.

Goizetik joaten zarete Tolosara?

Bai bai, mozorroa jantzi eta goizean joaten gara.

Mozorroa pentsatzen eta prestatzen denbora pasatzen duen horietako zara?

Ez ez. Urtero esaten dugu kuadrillan garaiz hasi behar dugula mozorroa prestatzen, baina, keba, azkenean, urtero, azken egunetan ibiltzen gara mozorroa prestatu nahian, korrika eta presaka.

Kuadrillan denok batera mozorrotzen zarete?

Bai, normalean bai. Saiatzen gara denok berdin mozorrotzen, baina askotan ez da ateratzen [barreak] Azkeneko egunetan ibiltzen garen eta bakoitzak ahal duena egiten du.

Txarangazalea zara?

Bai, gustuko ditut txarangak, eta ibili izan naiz atzetik saltoka. Normalean, gainera, bakar-bakarrik ibili izan naiz txarangaren atzetik.

Zezenetarako ohiturarik bai?

Txikitan bai, beti joaten ginen, baina azken urteetan ez gara joaten. Sarrerak lortzea ere ez da erraza, eta utzita gaude.

Inauterietako une bat aukeratu beharko bazenu, zeinekin geratuko zinateke?

Igande osoa hartuko nuke. Egun osoa oso polita dela iruditzen zait. Zer esango dizut.. momentu bat aukeratzea zaila egiten zait .

Eta mozorro bat aukeratu beharko bazenu?

Sevillanarena, dudarik gabe. Urtero mozorro berria egiten saiatzen gara, baina, egun batean, sevillanarena ia urtero errepikatzen dut [barreak].

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!