Lehenengo zezen festa, primerakoa

Ataria 2019ko otsailaren 28a

Ostegun Gizeneko zezen festan giro aparta izan da nagusi. Harmailak jendez bete dira, eta ohi bezala, plazari itzuliak eman dizkiete herritar ugarik txarangen atzetik, euren erritmora saltoka.

Irrikaz hartu dute herritarrek Ostegun Gizena, eta horrekin batera, baita estreinako zezen festa ere. Tradizioari jarraituz, herritar mordoxka bat barneratu da zezen plazaren erdigunera, txarangen atzetik, eta horien erritmora eman dituzte itzuliak, zezenak atera aurretik. Presoen aldeko aldarriek ere presentzia izan dute, urtero legez, lehen itzulian. Hortik aurrera, eta behin adardunek erdigunea hartuta, ausartenak geratu dira hondarraren gainean. Batzuk besteak baino trebeago, izan da toreroen gisan, zezenak toreatzeko trebezia izan duenik ere. Inauteriak bezala, zezen festa ere, hasi besterik ez da egin!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!