Juan Luis Garikano, Xabier Garikano eta Txepe Agirrezabala Zaldunita taldeko kideek bota dute txupinazoa gaur eguerdian Tolosako udaletxetik. Kabi Alai Inauterizale Kuttunen aurretik Hiru Errege Magoek irakurri dute pregoia, euskaltegitik atera berritan. Olentzero izan dute irakasle, eta nabaritu da: ekitaldi guztia euskara hutsean joan baita.