[BABESTUTAKO EDUKIA] Egitarau oparoa antolatu dute 3 Tabernan inauterietarako

Ataria 2019ko ots. 27a, 17:41

Badatoz Tolosako inauteriak eta 3 Tabernak pizza goxoez gain, hainbat musika saio izango ditu.

Tolosako inauteriek merezi duten bezala ospatzeko, 3 Taberna goitik behera moldatuko dute, eta Kakao Faktoria bilakatuko da. Ostegun Gizenetik hasita, Asteartitara arte, ia egunero antolatu dituzte musika saioak Tolosako zezen plaza pareko 3 Tabernakoek.

Musika, pizza eta dantza; hiru elementu horiek dira beraien ardatza eta inauterietan ere horrela izango da. Inauterietako ostegunetik asteartera bazkalordu guztietan izango da pizza jateko aukera eta afalorduetarako ogitarteko berezi batzuk prestatuko dituzte. Igandeko bazkarirako erreserba guztiak beteta dituzte, baina bada oraindik tokia beste egunetarako.

Gogoz daude festari ekiteko, eta horrexegatik Ostegun Gizenean udaletxeko txupinazoa eta gero, 13:00ak aldera, 3ko txupinazoa egingo dute. Horrekin hasiko dute inauterietako astea eta ondoren, bai arratsaldean eta bai gauean Stepi Selektha izango dute ipurdi guztiak astintzeko asmoz.

Ostegun Gizeneko betekadaren ondoren, ostiralean ez dute jendea etxean geratzerik nahi, eta horretarako 3 Taberna 70eko hamarkadako diskoteka bat izatea nahi dute. Garai horretako disko musikarekin eta jantziekin Ostiral Mehea ospatuz. Larunbatean, beste egun guztietan bezala,bazkaltzeko pizzak eta afaltzeko ogitartekoak izango dituzte.

Igande goizean jarriko dute Kakao Faktoria, tolosar inauterizale guztiak gozatzeko asmoz. Horretarako goizean goiz irekiko dute taberna kale hotzean geratu den eta festa gogoz jarraitzen duen jendea bertaratzeko, eta eguerdi partean inauguratuko dute faktoria. Kakao Faktorian txokolate tableta propioak ere jarriko dituzte salgai, 500 izango dira guztira, eta bost tableta erosten dutenek urrezko txartel bat jasoko dute sari gisa. Urrezko txartel horren truke bi pertsonek afaldu ahal izango dute, doan, 3 Tabernan. Zaldunitako arratsaldean ere musika izango da Kakao Faktorian. DJ Nokonok girotuko du Zaldunita.

Astelehenitan ere goizean goiz irekiko dute 3 Taberna eta arratsaldean Iruñetik etorriko den Dj Reimi eta bere konpartsa izango dira taberna aurreko plaza txikian eta inguruko kaleetatik. Ondoren, Little Martin Selekthak jarriko ditu erritmo dantzagarriak 3 gozategian. Inauteriei bukaera emateko, asteartean, 06:00etan irekiko dute eta bertaratzen direnek aurreko bi egunetan bezala, txokolate beroa hartzeko aukera izango dute, eta festak ondo bukatzeko XA2-k musika jarriko du.

Inauteriak ez dira soilik dantza eta edateko garaia, jan ere egin behar da eta horregatik festetarako menu berezia ere prestatu dute 3 Tabernan. Inauteri guztietako bazkalorduetan izango dute pizza.

Eguerdietako menuko lehen platererako hiru proposamen dituzte: urdaiazpiko edo barazki kroketak, pikillo piper entsalada mistoa eta natxoak guakamolearekin. Ondoren, bertan egiten duten pizza goxoa jateko aukera egongo da (margarita, 5 gaztaduna, baratzekoa, urdaiazpikoa edo york gazta duena…). Azkenik, gazta tarta, limoi moussa, txokolatezko gazta tarta eta mazedonia egongo da aukeran.

Gauetan ogitartekoak emango dituzte; alde batetik, 3ko era berezian prestaturiko solomoa tomatearekin dastatu ahal izango da eta, beste aldetik, ogitarteko beganoa ere izango dute aukeran.

EGITARAUA

OSTEGUN GIZENA

13:00. Txupinazoa.

19:00-21:00. Stepi Selektha.

23:00-02:30. Stepi Selektha.

OSTIRAL MEHEA

23:00-02:30. 70eko hamarkadako diskoteka.

ZALDUNITA

12:00. Kakao Faktoriaren inaugurazioa.

17:00etatik aurrera. DJ Nokono.

ASTELENITA

17:00etatik aurrera. Iruñeko Dj Reimiren konpartsa terrazan eta inguruko kaleetan.

23:00-02:30. Little Martin Selektha.

ASTEARTITA

23:00-02:30. XA2 musika jartzen.

DATUAK

3 Taberna

Helbidea. Oria kalea, 12, behea, Tolosa

Telefono zenbakia. 688 773 733

Emaila. 3taberna@gmail.com

Instagram. @3taberna

Facebook. @hirutaberna

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!

EGIN ATARIKIDE!