Pasahitza (zaharra)

Australiako hizkuntza gutxituak eta horien egoeraz dokumentala

Ataria 2019ko otsailaren 27a

Iñigo Asensio tolosarra Maialen Chourraut kirolariaren inguruko dokumental bat grabatzen ari da.  Kirolari lasartearra Australian dago eta berarekin dago Asensio.

Tolosako Iñigo Asensio Australian dago, Maialen Chourraut kirolariari buruzko dokumental bat grabatzen. Lasartearra entrenatzen ari da bertan, eta Asensio irudi horiek guztiak hartzen ari da. Ataria Irratiari esan dionez, egonaldia bigarren dokumental bat grabatzeko ere baliatuko du, hain zuzen ere, hizkuntza gutxituak eta horien inguruko errealitatea aztertzea izango du helburu bigarren lan horrek, eta horretarako jatorrizko australiarrekin bilduko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!