Irati Lakunzak Espainiako bi errekor hautsi ditu Ordizian

Tolosaldeko Ataria 2019ko ots. 25a, 20:09

Asteburu honetan Ordizia Urpekoak Hegats Igeriketa Saria jokatu da Majori kiroldegian.Txapelketan Euskal Herritik eta Herrialde Katalanetik etorritako zortzi taldek hartu dute parte, hau da, guztira 208 igerilarik.

Emakumeen artean, lehenengo sailkatua Irati Lakunza Tolosako Igarondo Urpekoak taldeko kidea izan zen, 200 metro ur azaleko proban eta 100 metro eskafandran. Guztira 2.048 puntu pilatu zituen Lakunzak. Horrez gain, bi froga horietan Espainiako bi errekorrak hautsi zituen. 200 ur azalean 1.32,44-ko denbora egin zuen eta 100 eskafandran 41,65. Marka horrekin Munduko Txapelketarako sailkapena 6 ehunenekora geratu zaio tolosarrari. Erronka hori lortzen saiatuko da Elx-en, hurrengo Espainiako Txapelketa  bertan jokatuko baita. 

Irati Lakunzaz gain, Igarondo Urpekoak taldeko beste 25 igerilarik hartu zuten parte Ordizian. Haize Izagirrek laugarren postua lortu zuen kadete mailan, 200 metro ur azalean; Jon Barrel eta Sara Agirre finalean sartu ziren 50 ur azalekoan eta Jon Telleria 400 ur gainekoan finalean sartu zen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!