Pasahitza (zaharra)

Zezen plazarako sarreren atzetik

Ataria 2019ko otsailaren 25a

Goizeko lauretarako Leidorreko atarian ilara egiten hasi dira herritarrak zezen-plazarako sarrerak erosteko asmoz. Ilara horretan 25. zenbakia duen Onintza tolosarra goizeko seietarako gerturatu da. Internetez ezin izan zituen sarrerak eskuratu, eta horregatik sarrerak eskuratzeko ilara egitea besterik ez zaio geratu.

Zezen-plazarako sarrerak eskuratzeko ilara egiten duen lehen aldia duela kontatu digu. "Umeengatik ari naiz, joateko gogoa dute, beraz, ez zegoen beste biderik". "Tranpa" egin duenik ere badela kontatu digu: "Goizean goiz etorri direnetako batzuk zenbaki bat baino gehiago hartu dituzte, batek zazpi ere hartu ditu". 16:00etan zabalduko dute Leidorreko leihatila, eta ordura arte senarrarekin txandakatuko dela kontatu du tolosarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!