Hamaiketakoa

Antxon Elosegiri omenaldia eta Ainhoa Artolazabali elkarrizketa

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko otsailaren 21a

Ostegunero bezala, hemen entzun ahal dituzue, ordubetean jasota, azken astean Tolosan jasotako albisteak eta elkarrizketak, baita agendaren tartean, datozen egunetarako aurreikusita dauden ekitaldien inguruko informazioa ere.

Garukoan, Tolosan azken astean bildutako albisteak ekarriko ditugu estudiora. Tartean, Gipuzkoa Encounter jaialdia, Gipuzkoako Artxibora egindako bisita, edota EH Bilduk udalaren komunikazio kanalen erabilerari buruz egindako agerraldia.

Horrez gain, Ainhoa Artolazabal txirrindulariari egindako elkarrizketaren zati bat entzuteko aukera izango dugu. Tolosarra, 20 urte besterik ez zuela, Bartzelonako Olinpiar Jokoetan izan zen. 17 urterekin hasi zen lehiatzen, eta 24rekin erretiratu behar izan zuen. Inork, baina ez dio kendu bizikletarako grina, eta badaki eskainitako aukera guztiak aprobetxatu behar direla.

Azkenik, datozen egunetarako herriko ekitaldien errepasoa egingo dugu, agendari ematen diogun begiradan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!