Kotxe karabana, bihar, soldata arrakalaren aurka

Ataria 2019ko otsailaren 21a

Emakume eta gizonen soldata berdintasunaren aldeko eguna da gaur. Horren harira, eta martxoak 8ko greba feministara dei egiteko aprobetxatuz, kotxe karabana antolatu du LABek.

Sindikatu abertzaleak adierazi duenez, «soldata arrakala ez da kopuru bat, arazo politiko bat da».
Bi karabana abiatuko dira Tolosarantz, 10:00etan. Bat, Olaberriako Carrefour supermerkatutik abiatuko da, eta, bestea, Urbil merkatalgunetik. Biek bat 12:00ak aldera egingo dute, Tolosako Eroskin.

Emakunderen arabera, EAEko emakumeek, urtean, 7.573 euro gutxiago irabazten dituzte, gizonek baino. Berdin gertatzen da pentsioekin ere: EAEko emakumeen batezbesteko erretiro pentsioa, gizonena baino %43 txikiagoa da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!