Iaz 13 minututan agortu baziren ere, aurten denbora gehiago behar izan da inauterietako zezen-festetarako sarrera gehienak saltzeko. Hala ere, bi orduren buruan amaitu dira guztiak. Aurten, segurtasun neurriak direla eta, sarrera gutxiago izango badira ere, 9.000 sarrera jarri zituzten salgai sarean, eta jada ez da bat bera ere geratzen.
Oraindik, ordea, bada aukera txartelak eskuratzeko; gainerako %25a Leidorreko leihatilan jarriko baita sagai datorren astean. Hain justu, otsailaren 25ean eta 26an. Astelehenean nahiz asteartean, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara bitarte edo sarrerak agortu arte egongo da aukera. Azkenik, txartelen %5a zezen plazako leihatilan bertan jarriko da salgai, zezen-festak izango diren egunetan, arratsaldeko 15:00etatik aurrera.
Sarrerek aurreko urteetako prezio berberak dituzte. 2 euroko kostua izango dute leihatilan. Bakoitzak aldiro gehienez 10 sarrera erosi ahal izango ditu, eta erositako sarrerak ezingo dira ez itzuli, ezta aldatu ere. Tendiduko eta harmailetako sarrerak ateka daude sailkatuta. Astelenita eguneko harmailako sarrerak, berriz, ez daude salgai aurten, aisialdi taldeek lehentasuna dutelako.